XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortik konturatu nitzan etxe aretan ikasleren bat egon zala.

Eta esan be egin dot irugarrena abade sartu zala.

Abadetza edo frailetza, garai baten, etxe askoren arnasa izan ziran, famili ugarien urteera bat.

Bai eta Eleizarentzat be eskintza bete eta atsegiña.

Semearen biotza.

Katalin zarra bere kaleko etxean bizi da.

Larogetak urte.

Abel'en izeko ta bere ama besoetako.

Kalera urteteko baiño zarrago.

Dongaitz-eneko ikusten izan nitzala gogoratu dautsat.

Ango egoera, ango tresna zatituak, ango paperak, ango ondakiñak.

Ta berak: An naigabez laga ziran paperen artean, ez dakit baliokorik ezer ba egoan.

Ez dot uste.

Baiña ba daukat nik, ementxe, ango semearen biotza erakusten ebena.

Begiko zan beretzat Abel.

Kuadernotxu txiki bat da.

Bildur naz zeenak jango ez ete daben.

Nunbaiten busti ta likindu zan.

Ta ikusteko, aldendu barik irakurteko, geiago apurtu barik erabilteko aginduz....

Berak urrea bezin maitetsu gordeta eukan kuadernotxoa erakutsi dausta.

Eskuz idatzitako egunkaria, patrikeran erraz erabilteko lako kuadernotxo txiki bat.

Asiera garbia dauka.

Erdi aldera lizunak berdetuta.